Eusko Jaularitza Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarea Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarea
GAP | Ekintza Plan Globala

Sustapenaren oinarriak

 

“GAP programa edo Ekintza Plan Globala” SUSTAPENAREN OINARRIAK

1. GAP programa edo Lurraren aldeko Ekintza Plan Globala.

1.1 Nola parte hartu
GAP – Ekintza Plan Globala programan parte hartzeko, hauxe baino ez duzu egin behar: izena eman web orriaren bidez (www.udalsarea21.net – botoia: GAP programa) edo zure udalerrian banatu diren sustapen-liburuxketan aurkituko duzun parte hartzeko kupoiaren bidez, eta programako ekintzak egin. GAP programan parte hartzen baduzu, 4 eskuliburu jasoko dituzu (hiru astez behin bat). Eskuliburuetan ingurumena hobetzeko proposatzen diren ekintzak egin behar dituzu, eta jasoko dituzun zortzi galdera-sortei erantzun. Honako urrats hauek egiten badituzu, sariak irabaz ditzakezu:

1.2 Izena web orriaren bidez eman
Web orriaren bidez ematen dituzun datu pertsonalak erregistratu egingo dira, eta zure orri pertsonalean sartzeko pasahitza jasoko duzu. Hiru astez behin hau egin beharko duzu: une horretako zure egoerari buruzko galdera-sorta bati erantzun (A galdera-sorta), gaiari dagokion eskuliburua jaitsi, ingurumena hobetzeko proposatzen diren ekintzak egin eta, azkenik, ekintzak egindakoan, zure lorpenei buruzko galdera-sorta bati erantzun (B galdera-sorta). Zortzi galdera-sortak (gai bakoitzeko bi) bidaltzen badituzu, Etxe Ekologikoaren ziurtagiria jasoko duzu posta elektronikoaren bidez, eta GAP programaren edizio honetako sarien zozketan parte hartuko duzu.

1.3 Izena kupoiaren bidez eman
Liburuxketan aurkituko duzun parte hartzeko kupoiaren bidez ematen dituzun datu pertsonalak erregistratu egingo dira, eta programako elementu guztiak paperean jasoko dituzu, postaz. Hiru astez behin, galdera-sorta bat eta eskuliburu bat jasoko dituzu, eta hau egin beharko duzu: galdera-sortaren lehen atalari erantzun (une horretan zure egoera zein den adieraziz), eskuliburua irakurri, ingurumena hobetzeko proposatzen diren ekintzak egin eta, azkenik, ekintzak egindakoan, galdera-sortaren bigarren atalari erantzun, zer lorpen egin dituzun adieraziz. Frankeatuta jasoko duzun gutunazal batean bidali behar duzu galdera-sorta. Lau galdera-sortak bidaltzen badituzu, Etxe Ekologikoaren ziurtagiria jasoko duzu postaz, eta GAP programaren edizio honetako sarien zozketan parte hartuko duzu.


2. OINARRIAK ETA BALDINTZAK.

2.1 GAP – Ekintza Plan Globala programan parte hartzeko, web orriaren bidez (www.udalsarea21.net – GAP programa) edo jatorrizko kupoiaren bidez egindako inskripzioak soilik onartuko dira. Fotokopiek ez dute balio. Izena web orriaren bidez emateko epea 2009ko apirilaren 5ean amaituko da, 24:00etan. 2009ko apirilaren 5a baino beranduago jasotako kupoiek ez dute baliorik izango.

2.2 Etxe bakoitzeko erregistro bakarra onartuko da. Interneten bidez, GAP programak Euskal Autonomia Erkidegoan soilik izango du balioa. GAP – Ekintza Plan Globala programan parte hartzeko bidaltzen diren kupoietatik, posta-kode hauek dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako etxeetatik bidalitakoek soilik izango dute balioa: 20115, 20130, 20150, 20159, 20200, 20210, 20211, 20212, 20213, 20214, 20215, 20216, 20217, 20240, 20247, 20248, 20249, 20250, 20259, 20260, 20267, 20268, 20269, 20270, 20271, 20400, 20491, 20492, 20493, 20494, 20496, 48100, 48110, 48111, 48112, 48113, 48114, 48116, 48120, 48130, 48140, 48141, 48142, 48143, 48144, 48145, 48150, 48160, 48170, 48180, 48190, 48191, 48192, 48194, 48195, 48196, 48330, 48390, 48500, 48508, 48540, 48550, 48800, 48810, 48820, 48830, 48840, 48869, 48870, 48879, 48880, 48895, 48950 eta 48980.

3. Kupoiaren bidez nahiz web orriaren bidez helbide beretik erregistro bat baino gehiago jasotzen badira, honako arau hauek beteko dira:
3.1 Aplikazio anitzak web orriaren bidez: softwareak lehendik dagoen helbide batetik berriro erregistratzeko saioa errefusatuko du.
3.2 Aplikazio anitzak kupoiaren bidez: etxea GAP – Ekintza Plan Globala programatik kanpo uzteko eskubidea izango dute antolatzaileek.
3.3 Aplikazioak bi bideetatik: 2 erregistro jasotzen badira (web orriaren bidez eta kupoiaren bidez), kupoiaren bidez egindako erregistroa errefusatu eta web orriaren bidez egindakoa onartuko da. Helbide beretik 2 erregistro baino gehiago jasotzen badira, etxea GAP – Ekintza Plan Globala programatik kanpo uzteko eskubidea izango dute antolatzaileek.

4. Kupoi osatugabeak, irakurtezinak edo epez kanpokoak ez dira onartuko. Honako kasu hauetan GAP – Ekintza Plan Globala programak ez du inolako erantzukizunik izango: kupoia galtzea, hondatzea, lapurtzea, atzeratzea edo Correosen nahiz besteren erruz kupoiei gertatzen zaien beste edozer. Kupoia posta ziurtatuaren bidez bidaltzen bada ere, horrek ez du frogatzen kupoia eman eta erregistratu denik. Datuak grabatzeaz arduratzen diren pertsonek okerren bat egiten badute, GAP – Ekintza Plan Globala programak ez du inolako erantzukizunik izango.
 
5. Parte hartzen duten etxeen eta GAP – Ekintza Plan Globala programaren artean ez da postazko harremanik izango web orriaren nahiz kupoiaren bidezko erregistroari buruz.

6. Sariak: 121 sari zozkatuko dira programako galdera-sorta guztiak (8 Interneten bidez eta 4 postaz) betetzen dituzten etxeen artean, bete dituztela frogatzen bada. Hiru maila egongo dira:

6.1 Programan parte hartzen duten etxe guztiek honako sari hauek irabaz ditzakete:

- Orbea markako 5 bizikleta
- Karpin Abentura parkerako bi pertsonarentzako 50 sarrera
- Madariaga Dorretxea Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroko erakusketa-eremurako bi pertsonarentzako 60 sarrera. (Sarrerarekin, oinezko ibilaldi gidatua egin daiteke Urdaibaiko paduraren barrena, dohainik eta aldez aurretik erreserba eginik, bertako natur ondarea in situ ezagutzeko).

6.2 Web orriaren bidez erregistratzen diren etxeek 5 sari hauek ere irabaz ditzakete:

- 2 pertsonarentzako 5 asteburu landa-etxeetan.

6.3 2009ko martxoaren 20a baino lehen erregistratzen diren etxeek sari hau ere irabaz dezakete:

- Orbea markako bizikleta bat

6.4 Sustapenaren oinarriak Antonio Martínez Lozano notarioaren aurrean erregistratuko dira. Zozketa Bilboko Antonio Martínez Lozano notarioaren aurrean egingo da, 2009ko uztailaren 14a baino lehen. Saridunen izenak web orrian argitaratuko dira (“sariak” atalean), 2009ko uztailaren 16tik aurrera. Sariren bat irabazten duten guztiei horren berri jakinaraziko zaie postaz eta telefonoz. Sariak dagokien zerga-erregimenaren menpe egongo dira eta ezin dira trukatu.

7. Pertsona adindunek eta gurasoen edo tutoreen baimena duten adingabeek soilik jaso ahalko dituzte sariak.

8. GAP – Ekintza Plan Globala programako langileek, programari lotutako enpresetako langileek eta haien senideek ezingo dute zozketan parte hartu.

9. Parte-hartzaileen datuak lege hau betez tratatuko dira: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, datu pertsonalak babesteari buruzkoa. Indarrean dagoen legeria betez, jasotako datuak “Biodibertsitate Zuzendaritzaren Dirulaguntzak” deritzon fitxategi automatizatu batean sartuko ditugu, eta Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako Zuzendaritzak tratatuko ditu. Euskadiko ingurumenaren kalitatea hobetzeko jasotzen dira datuak. Datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak erabili nahi badituzu, jo ezazu Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera (Donostia kalea, 1 – 01010 Gasteiz, Araba).

10. Lehiaketa honetan parte hartzeko, oinarri guzti-guztiak ezagutu eta onartu behar dira.

11. Zalantzazko kasuak GAP – Ekintza Plan Globala programako zuzendaritza-batzordeak ebatziko ditu, programa gauzatzeko epea amaitutakoan.

12. GAP – Ekintza Plan Globala programak erabateko eskubidea du edozein kupoi edo parte-hartzaile deskalifikatzeko, zozketaren edozein arau aldatzeko edo arauak gehitzeko, eta, ezinbestekoa bada, programa ezeztatzeko.

13. Datuak argitaratzean okerrik egiten bada, okerrak zuzendu eta datuak berriro argitaratuko dira.

14. GAP – Ekintza Plan Globala programaren baldintzen eta edukien eta zozketaren arauen jabea Global Action Plan (GAP) da.